Errumaniaren Eguna ospatuko dute bihar, Gernika-Lumon
Euskal Herriko beste hainbat herritan egingo duten modura, Gernika-Lumon ere Errumania- ren Eguna ospatuko dute, Herri langile eta alaia lelopean. Hain justu, bihar batuko dira horreta- rako, eta Marian Popescu Erru- maniaren Bilboko Kontsul Na- gusiak...
Egun horregaz, errumaniar herria euskal gizartera gertura- tzea bilatzen dute, herrialde horren presentzia maila kultura- lean eta herritarren parte hartze- an ere ikustarazteko.
Hitzaldi bi emango dituzte egun horretan: batetik, Marian Otxoa de Eribe itzultzaileak Literatura rumana en español berbaldia eskainiko du, eta, bes- tetik, Liviana Bucuresteanu ira- kaslea Familias plurilingues y el programa de aprendizaje de la lengua y cultura rumana en Ger- nika izenburupean ariko da hiz- ketan.
Horien aurkezpena Jose An- tonio Uriarte Itxasok egingo du, eta errumaniar eskoletako ikasleen zein Millenium talde- koen musikak girotuko du eki- taldia. Gainera, Miorita taldeak dantza ere egingo du.
Erakusketa, ikusgai
Halaber, astelehenaz geroztik jarrita dagoen erakusketa bat ere bisitatu ahal izango dute berta- ratuek: El Bucarest sefardi. 500 años de historia contados en 100 imagenes. Madrilgo Errumaniar Kulturaren Institutuak antola- tutako erakusketa abenduaren 7ra bitartean bisitatu ahalko da, Elai-Alai aretoan bertan.
Bertaratzen direnek, gainera, jakien dastaketaz gozatzeko au- kera ere izango dute bihar.