Bat ez da gitxi jaialdia egingo dute bihar seigarrenez Gernika-Lumon
Seigarrenez, Bat ez da gitxi jaialdia hartuko du Gernika-Lumok. Aurreko formatu berean etorriko da oraingoan ere, eta musika elektronikoaren jaia egingo dute.Hain zuzen, bihar elkartuko dira Trinkete Antitxokoan, 00:00etatik aurrera.
Tsusk&Willy Kasper & El_Txef_A eta Japoniatik etorritako Tamo Inai izango dira gaueko musika jartzeaz arduratuko direnak.
Hala, jaiagaz gozatu nahi duenak 5 euroko (+borondatea) sarrera ordaindu beharko du. Jaialdian bildutako diru dana Gobernuz Kanpoko Erakunde bati emango diotela azaldu dute jaialdiaren antolatzaileek; hain zuzen, Tanzanian (Afrika) lanean ari den Espainiako Born to learn erakundeak jasoko du dirua. GBEk Kilimanjaro eskualdeko Newlance herrian eskola bat eraiki duela-eta, bertara bideratuko dute dirua.