Tarine musika eskolak musikaz jantzi ditu Berriatua eta Markina-Xemein
Santa Zezilia egunean saio «xumeak» eskaini zituen Tarinek bi herrietan. Markina-Xemeinen Kontzekupea bete-bete egin zela esan dute. Hurrengo emanaldia abenduaren 21ean eskainiko duteMarkina-Xemein eta Berriatuko Tarine musika eskolako ikasle eta ira...
Santa Zezilia egunean saio «xumeak» eskaini zituen Tarinek bi herrietan. Markina-Xemeinen Kontzekupea bete-bete egin zela esan dute. Hurrengo emanaldia abenduaren 21ean eskainiko dute
Markina-Xemein eta Berriatuko Tarine musika eskolako ikasle eta irakasleak kalera atera ziren joan den astean Santa Zezilia ospatzeko. Bi herrietan emanaldi xumeak eskaini zituzten, eta dena «uste bezala» atera zela esan dute.Markina-Xemeinen Kontzekupean eskaini zuten Zertzelada Musikala izeneko emanaldia. «Kontzekupea eta inguruak bete-bete egin ziren. Emanaldia arrakastatsua izan zen», gaineratu dute Tarineko ordezkariek.
Kamiseta laranjak soinean
Berriatuan ere emanaldi bera eskaini zuten udaletxeko eskaileretan. «Eguraldia ere aldeko eduki genuen, eta horrek ere asko laguntzen du».
Kamiseta laranjak soinean jantzita, musika eskolatik kanpora ateratzeko helburuagaz egin zuten emanaldia.
Santa Zezilia pasata, hurrengo emanaldia abenduaren 21ean eskainiko dutela aurreratu dute. «Ekitaldi hori handia izango da».