2017ko Euskadiko Goma Gaineko 4X4 Sokatira Txapelketaren 300 kiloko eta 260 kiloko kategorietako bigarren jardunaldiak domeka honetan (abenduak 3) izango dira Gipuzkoako
Ibarra herrian, 11:30etik aurrera. Arinago, 09:30etik 10:30era pisatuko dituzte sokatiralariak.
Gizonezkoen 300 kiloko
lehenengo jardunaldia domekan lehiatu zuten
Berriozarren. Bi multzotan banatuta, 14 talde ari dira parte hartzen, eta Murueta B multzoan dago. Ñapurrak taldea izan zen B multzoko onena domekan, eta 7 puntu lortu zituen. 5,5 puntu eskuratu zituzten Ibarra Bk eta Berriozar Bk.
Murueta, berriz,
multzoko bosgarrena izan zen,
3 puntugaz. Haren aurretik Kaskallueta geratu zen laugarren postuan, eta Ustaritz eta Antsoain taldeek 1,5 puntu batu zituzten.
A multzoan Beti-Gazte nagusitu zen, eta haren atzetik sailkatu ziren Baigorri eta Sokarri taldeak. 4 puntugaz Ibarra A izan zen laugarrena, eta puntu bat gutxiago jaso zuen Txantrea bosgarrenak. Getxo izan zen multzoko azkena puntu bakarra lortuta, eta haren aurretik Berriozar A sailkatu zen, 2 puntugaz.
Emakumezkoen 260 kiloko lehen jardunaldia leku berean jokatu zuten zapatuan. Bosna talde lehiatu ziren multzo bakoitzean. A multzoko lehena Badaiotz izan zen, 4,5 puntugaz eta puntu kopuru bera eskuratu zuen Ibarra Ak. Beti-Gazte sailkatu zen hirugarren. B multzoan, aldiz, Txantrea Ak bildu zituen puntu gehien, eta Berriozar eta Ibarra B bigarren eta hirugarren sailkatu ziren, hurrenez hurren.
Finalak Kortezubin
300 kiloko eta 260 kiloko aurtengo txapeldunak Busturialdean erabakiko dira. Hain zuzen, kategorietako bi finalak Kortezubin jokatuko dituzte abenduaren 17an (domeka), 11:30ean hasita. 09:30etik 10:30era egingo dituzte pisaketak.
300 KILOKO LEHEN JARDUNALDIA:
- Ñapurrak 7 puntu
- Ibarra B 5,5 puntu
- Berriozar B 5,5 puntu
- Kaskallueta 4 puntu
- Murueta 3 puntu
- Ustaritz 1,5 puntu
- Antsoain 1,5 puntu
- Beti-Gazte 7 puntu
- Baigorri 6 puntu
- Sokarri 5 puntu
- Ibarra A 4 puntu
- Txantrea 3 puntu
- Berrizoar A 2 puntu
- Getxo puntu 1
260 KILOKO LEHEN JARDUNALDIA:
- Badaiotz 4,5 puntu
- Ibarra A 4,5 puntu
- Beti-Gazte 3 puntu
- Txantrea B 2 puntu
- Antsoain puntu 1
- Txantrea A 5 puntu
- Berriozar 4 puntu
- Ibarra B 3 puntu
- Bizindar 2 puntu
- Ustaritz puntu 1