Mugikorrak erabiltzen ikasteko aukera emango dute
MUNDAKA // Gurutze Gorriak antolatutako ikastaroa da Mundakan eskainiko dutena, eta 50 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago. Hiru saio egingo dituztela azaldu dute, abenduaren 4an, 11n eta 18an, 18:30etik 20:30era, Tribisarrospe Kultur Etxean. Par...
MUNDAKA // Gurutze Gorriak antolatutako ikastaroa da Mundakan eskainiko dutena, eta 50 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago. Hiru saio egingo dituztela azaldu dute, abenduaren 4an, 11n eta 18an, 18:30etik 20:30era, Tribisarrospe Kultur Etxean. Parte hartzaileek gaur egungo mugikorrak erabiltzen ikasteko aukera izango dute doan, eta ikastaroa, gainera, pertsonalizatua izango dela azaldu dute antolatzaileek.