Harrera elkarteak elkartasun zozketa egingo du aurten ere
Gabonetan elkartasun zozketa egingo du aurten ere, Harrera elkarteak. Hala, otzara erraldoia osotzeko produktuak batzen hasiak dira. Ostalariek eta dendariek borondatez ematen dituzten produktuez ez ezik, herritarrek egiten dituzten ekarpenez ere osatzen dute otzara. Hala, produktu gehiago lortze aldera, laguntza eta konpromisoa eskatu die horiei guztiei.
Abenduaren 31an zozkatuko dute otzara hori Gernika-Lumoko Eriaren gainean dagoen aterpean, eta, bertan dute, hain justu, elkartasun otzara ikusgai. Zozketan parte hartzeko txartelak Busturialdeko hainbat txokotan dituztela salgai jakinarazi dute.
«Euskal preso eta iheslariek giza eskubideen kontrako baldintzetan jarraitzen dutelako eta kartzelatik edo atzerritik herrira itzultzen diren herritarrak gure laguntza behar dutelako» erabaki du Harerra elkarteak, aurrekoetan legez, aipatu zozketa egitea