Gaztelugatxerako Bizkaibus zerbitzu berezia jarriko dute
Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, abenduaren 2tik 10era eskainiko dute zerbitzua. Inguruko mugikortasuna aztertzeko «esperientzia pilotua» izango daBizkaiko Foru Aldundiak inguruko mugikortasuna aztertu, eta Gaztelugatxeko San Juanera «erra...
Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, abenduaren 2tik 10era eskainiko dute zerbitzua. Inguruko mugikortasuna aztertzeko «esperientzia pilotua» izango da
Bizkaiko Foru Aldundiak inguruko mugikortasuna aztertu, eta Gaztelugatxeko San Juanera «errazago» joateko aukera eman gura du; horregatik, abenduaren 2tik 10era bitartean, Bizkaibusek zerbitzu bereziak jarriko ditu A3518 Bilbo-Mungia-Bakio (autobidetik) linean, A3524 Bermeo-Bakio linearen taxi zerbitzuari gehituta.Aldundiko arduradunek azaldu dutenez, inguruko mugikortasuna aztertzeko «esperientzia pilotua» izango da.
Modu horretan, abenduaren 2tik 10era, A3518 linearen ohiko ibilbidearen azken geralekutik (Bentalde-Bakio) zerbitzu bereziak eskainiko dituzte Bermeora. Orduro aterako da autobusa Bakiotik, honakoetan: 08:30, 09:30, 10:30, 11:30, 12:30, 13:30, 14:30, 15:30, 16:30 eta 17:30.
Autobus aldaketa, doan
Aldundiak jakitera eman dutenez, autobusez aldatzea doakoa izango da Gaztelugatxera edo zerbitzu bereziaren beste edozein geralekutara joan nahi duten erabiltzaileentzat.
Bermeon, berriz, Lameratik aterako dira autobusak, honako ordutegian: 09:00, 10:00, 11:00, 12:00, 13:00, 14:00, 15:00, 16:00, 17:00 eta 18:00.