Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen Arte Plastikoen
Ertibil Bizkaia Erakusketa Ibiltaria Bermeora iritsi da.
Nestor Basterretxea aretoan bisita daiteke
abenduaren 14a bitartean, ohiko ordutegian,
19:00etatik 21:00etara.
Nestor Basterretxea aretoan jarri dituzten lanetako batzuk
Bisita gidatuak egingo dituztela jakinarazi dute,
abenduaren 5en eta 12an, hain zuzen ere; biak,
19:00etan izango dira.
Ikusmen-arteen Ertibil Bizkaia erakusketa ibiltarian pintura, eskultura, grabatua, argazkigintza, eta DVD-bideo modalitateak jorratzen dira. Bermeon, 20 artelan inguru jarri dituzte ikusgai.
Ertibil erakusketaren 35. ediziora 83 artistek 120 artelan aurkeztu zituzten, eta azkenean 15 artista aukeratu zituzten erakusketa eratzeko.
Bizkaiko artista berrien sortze ekimenak sustatu gura ditu Ertibilek. Orain arte, Bilbon, Lekeition, Basaurin eta Leioan egon da erakusketa ibiltaria. Bermeon egon ostean, Barakaldora joango da.