Bermeo Amurrioren kontra lehiatuko da etxean, zapatuan
FUTBOLA // Bermeoren eta Amurrioren arteko partidua hartuko du Itxas Ganek zapatuan, 16:00etan. Bi taldeek puntu bakarreko aldea dute; 20 puntu ditu Bermeok, eta 3. mailako 4. multzoko sailkapenean hamalaugarrena da; Amurrio hamaseigarren da, 19 puntug...
FUTBOLA // Bermeoren eta Amurrioren arteko partidua hartuko du Itxas Ganek zapatuan, 16:00etan. Bi taldeek puntu bakarreko aldea dute; 20 puntu ditu Bermeok, eta 3. mailako 4. multzoko sailkapenean hamalaugarrena da; Amurrio hamaseigarren da, 19 puntugaz. Talde bermeotarrak 0-2 irabazi zion Soduperi domeka arratsaldean. Kortabitartek egin zituen bi golak, 19. eta 70. minutuetan.