Berbalagunek Gabonetako eskulan tailerra antolatu du
Bermeoko Berbalagun egitasmoak Gabonetako apaingarriak egiteko ikastaroa antolatu du abendurako. Ikastaroa hiru egunekoa izango da: abenduak 5, 12 eta 19. Hala eta guztiz ere, posible da egun bakar baterako izena ematea.
Montse Alonsogaz egingo dituzte eskulanak, eta azaldu dutenez, 17:30ean batuko dira hiru martitzen horietan, Euskal Gunean.
Gutxienez, 8 lagunek eman beharko dute izena tailerrak aurrera egiteko, eta, gehienez, 16 lagunek parte hartu ahalko dute. Antolatzaileek azaldu dutenez, tailerra aproposa da 10 urtetik gorako seme-alabekin egiteko. Guraso eta seme-alabek elkarrekin parte hartuko badute, izena ematerako orduan, tailerrean zenbat eskulan egingo dituzten zehaztu beharko dute, hau da, “pertsonako edo familiako bat egingo duten”.
Edozein herritarrek parte hartu ahalko du, betiere, aurretiaz izena emanda. 607 60 95 80 telefono zenbakira deituta edo bermeoberba@gmail.com helbide elektronikora idatzita eman daiteke izena. Izena emateko azken eguna abenduaren 2a izango da.