Basurdeek Bartzelonan jokatuko dute, domekan
ERRUGBIA // Gernika Rugby Taldeak Bartzelonan lehiatuko du domekan 10. jardunaldia. UE Santboianaren eta talde gernikarraren arteko partidua 12:00etan hasiko da. Aurreko jardunaldian 12-22 galdu zuten etxean SilverStorm El Salvador Heineken Ligaren sai...
ERRUGBIA // Gernika Rugby Taldeak Bartzelonan lehiatuko du domekan 10. jardunaldia. UE Santboianaren eta talde gernikarraren arteko partidua 12:00etan hasiko da. Aurreko jardunaldian 12-22 galdu zuten etxean SilverStorm El Salvador Heineken Ligaren sailkapeneko bigarrenaren kontra. Gaur gaurkoz, basurdeak sailkapeneko zortzigarren postuan daude, 19 puntu eskuratuta.