Domekan, 2016an jaiotakoen liburua banatzeko jaialdia egin zuten Bermeoko Kafe Antzokian. Hala, 2016an jaio ziren 153 umeek eta euren familiek bertsolariek bereziki egindako bertsoa etxean jaso ostean, liburua ere badute esku artean. Domekan bertan jaso zuten, banan-banan, Bermeoko alkate Idurre Bidegurenen eskutik.
Idurre Bideguren liburuak banatzen. Argazkia: Bermeoko Udala
Amaia Artetxe kazetari bermeotarrak gidatu zuen aurtengo jaia, eta urtero egin legez, zenbait guraso agertokira igo eta euren umearen bertsoa irakurri zuten.
Gurasoetako bat bere umearen bertsoa irakurtzen. Argazkia: Bermeoko Udala
Umeek, bestalde, Patxin eta Potxin pailazoen ikuskizunagaz ondo pasatzeko aukera eduki zuten.
Patxin eta Potxin pailazoak. Argazkia: Bermeoko Udala
Jaiari amaiera emateko, bertaratutako guztiek familia argazkia atera zuten.