Fielato enparantzako zoruak ez labaintzeko lanak egiten dabiltza
Bermeoko Udaleko zerbitzuetako zinegotzi Benito Ibarrolazak azaldu duenez, irisgarritasuna bermatu aldera, Fielatoko zoruak ez labaintzeko tratamendua ari dira ematen.
Fielaton lanak amaitzen dituztenean, beste zenbait gunetan egingo dute gauza bera: Portuan eta Nardiz Tar Benanzio kalean, tabernetatik portura doazen eskaileratan, hain zuzen.