Bizkaibusek Gaztelugatxera joateko zerbitzu bereziak jarriko ditu, abenduaren 2tik 10era
Bizkaiko Foru Aldundiak inguruko mugikortasuna aztertu gura du eta Gaztelugatxeko San Juanera “errazago” joateko aukera eman gura du; horregatik, abenduaren 2tik 10era, Bizkaibusek zerbitzu bereziak jarriko ditu A3518 BILBO – MUNGIA – BAKIO (autobidetik) linean, A3524 BERMEO – BAKIO linearen taxi zerbitzuari gehituta.
Azaldu dutenez, inguruko mugikortasuna aztertzeko “esperientzia pilotua” izango da.
Modu horretan, abenduaren 2tik 10era, A3518 linearen ohiko ibilbidearen azken geralekutik (Bentalde-Bakio), zerbitzu bereziak egongo dira Bermeora, orduro: 08:30, 09:30, 10:30, 11:30, 12:30, 13:30, 14:30, 15:30, 16:30 eta 17:30.
Bizkaiko Foru Aldunditik azaldu dutenez, autobusez aldatzea doan izango da Gaztelugatxera edo zerbitzu bereziaren beste edozein geralekutara joan nahi duten erabiltzaileentzat.
Bermeon, berriz, Lameratik aterako dira autobusak, honako ordutegian: 09:00, 10:00, 11:00, 12:00, 13:00, 14:00, 15:00, 16:00, 17:00 eta 18:00.