Bermeoko alkateak udalaren kudeaketaren berri emango du eguenean
Nestor Basterretxea aretoan izango da agerraldia, 19:30ean.
Aurrekoetan egin modura, Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek azken hilabeteetan udalak egindako kudeaketen berri emango du, martxan jarri dituzten proiektuak azalduko ditu, eta etorkizunean egin beharrekoak ere zehaztuko ditu.
Alkateak azalpenak eman ostean, bertaratutako guztiek euren iritziak, galderak eta kezkak adierazteko aukera edukiko dute. Horiei guztiei erantzuna ematen saiatuko dira Bidegurenegaz batera aretoan egongo diren udal gobernuko kideak.
Agerraldi horien helburua “herritarrek Bermeoko Udalaren egoerari eta kudeaketari buruzko informazio zuzena, gardena eta lehen eskukoa” izatea dela azaldu dute.
“Bermeo, gure herria, denen artean eraikitzeko”, herritar guztiak gonbidatu dituzte egueneko agerraldian parte hartzera.