Asteburu garrantzitsua dator Lea-Artibaiko futbol taldeentzat
Egoera ezberdinetan daude eskualdeko futbol taldeak. Batzuek goiko postuei edo lasaitasunekoei begiratzen dieten bitartean, besteek beheko postue- tatik aldendu nahi dute. Batzuentzat zein besteentzat asteburu garrantzitsua izango da.Berriatukok Gernik...
Berriatukok Gernika-Lumon jokatuko du zapatuan, 15:30ean. Erketz Azkuerenak jaitsiera postuetatik oso hurbil daude, eta garaipen batek arnasa apur bat hartzeko balio diezaieke. Estu dagoen beste taldea Aurrera da. Bigarren jardunalditik etxean irabazi barik, Ondarroako taldeak Iurretako izango du bisitari zapatuan, 16:30ean, Zaldupen. Mutriku Futbol Taldeko mutilek ere ordu berean jokatuko dute Urolaren aurka. Talde zumarragarrari ihes egin eta sailkapenaren erdialdean finkatzea da mutrikuarren helburua.
Lasaitasunaren bila
Zapatuko jardunaldia itxiko duena Lekeitio izango da. 17:30ean hasiko da Uritarraren aurkako neurketa Larrabetzun. Garaipena lortuz gero, bete-betean sartuko dira igoera postuengatik borrokan.
Domekan Artibai Futbol Taldeak eta Mutriku Futbol Taldeko neskek jokatuko dute. Leire Fernandezen neskek Anaitasuna hartuko dute San Migelen, sailkapenaren erdialdean finkatzeko asmoarekin. Markina-xemeindarrak, berriz, Arrigorriagara abiatuko dira Montefuerte- ren aurka jokatzera. Hauek ere arnasa emango dien garaipen bat behar dute, beheko postuetatik aldentzeko.