Munduan gertatzen denaz hitz egiteko bilduko dira gaur
GERNIKA-LUMO // Gernika-Lumoko Berbalagunek Mundua konpontzeko tertuliak egitasmoa jarri zuen martxan joan den eguenean, eta hurrengo eguenetarako ere abian jarraituko duela jakinarazi du; gaur, esaterako, Onintza Enbeita kazetariak gidatutako ekimen h...
GERNIKA-LUMO // Gernika-Lumoko Berbalagunek Mundua konpontzeko tertuliak egitasmoa jarri zuen martxan joan den eguenean, eta hurrengo eguenetarako ere abian jarraituko duela jakinarazi du; gaur, esaterako, Onintza Enbeita kazetariak gidatutako ekimen horretara Berria egunkaria eramateko deia egiten du Berbalagunek. Hartara, Picasso kafetegian bilduta, munduan gertatzen denaz eztabaidatuko dute eguenero, 10:00etatik 11:00etara bitartean.