Hitzaldia emango dute gaur Jagoba Arrasatek eta Ion Ansotegik
Berriatuko Goikolau kultur elkarteak antolatuta, Jagoba Arrasatek eta Ion Ansotegik hitzaldia eskainiko dute gaur, 19:30ean, Berriatuko bideo gelan.Gaurko gonbidatuak izen eta ospe handikoak dira, eta elkarteko kideek berriatuarrak zein inguruko herrie...
Gaurko gonbidatuak izen eta ospe handikoak dira, eta elkarteko kideek berriatuarrak zein inguruko herrietako bizilagunak hitzaldira gonbidatu dituzte.
Jakitera eman dutenez, Arrasatek futbol entrenatzaile legez bizitakoak kontatuko ditu, eta Ansotegik, berriz, jokalari moduan bizitakoak. Eta nola ez, parte hartzaileek galderak ere egin ahal izango dizkiete.
Hitzaldiak elkarteak urtero ematen dituen Goikolau Sariekin zerikusia daukala aurreratu dute.