Goizeko Izarra taldearen antzerkiak ikusgai izango dira domekan
Goizeko Izarra antzerki taldeak zenbait antzezlan eskainiko ditu domekan, Mutrikun, Antzerkiaz Blai jardunaldien baitan.19:00etan igoko dira Zabieleko oholtzara, Ixildu zaitez eta alde hemendik, Hau kuxidadea eta Maixtrianeko zorrixak eta Samielako ard...
19:00etan igoko dira Zabieleko oholtzara, Ixildu zaitez eta alde hemendik, Hau kuxidadea eta Maixtrianeko zorrixak eta Samielako ardixak lanekin.
Antolatzaileek nabarmendu dute 14 urtetik gorako ikusleei zuzendutako lanak izango direla. Sarrera doakoa da, eta herritarrei dei egin diete herrian bertan egindako lanez gozatzera.