33. Milia Herrikoia egingo dute zapatuan, Gernika-Lumon
Herritarren artean iritzi eta eztabaida asko sortu duen arren, urtero egiten den milia aurten ere egingo dela jakitera eman du Gernika-Lumoko Udalak. Aurtengoa 33. milia izango da, eta zapatuan egingo dute. Hain zuzen, 16:00etan emango diote hasiera ai...
Adin guztietako herritarrak biltzen dituen hitzordua izaten da Gernika-Lumoko milia. Egutegian begiratuta, hutsik egiten ez duten egun horietakoa. Herria kirolariz betetzen den deialdi preziatuenetakoa.
500 atleta baino gehiago hartzen ditu aipatu kirol jarduerak, eta Juan Calzada kalean aritzen dira korrika. Oraingoan ere, leku berean egin beharko dutela korrika baieztatu du Gernika-Lumoko Udalak. Adinaren arabera banatuta parte hartuko dute, eta kategoria bakoitzak bere ibilbidea edukiko du.
Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute Santanape Kiroldegian (bertara joanda edota mezua bidalita ekitaldiak@gernika-lumo.net helbidera).
Egunean bertan, gainera, parte hartzaileen artean kamisetak banatuko dituztela jakitera eman du udalak, eta produktu zozketak eta Xaiborren animazioa ere izango dituzte herritarrek aukeran.
Iaz, 700 parte hartzaile
Gernika Atletismo Taldeak antolatutako milian 700 parte hartzaile inguruk bat egin zuten iaz. Gernika-Lumoko ikastetxeetako umeak ez ezik, inguruko herrietakoak eta urrunagotik heldutakoak ere egon ziren lasterka. Esate baterako, Lekeitiotik, Durangotik, Portugaletetik eta Arrasatetik ere etorri ziren umeak Gernika-Lumoko milian parte hartzera.