Turismo jasangarriari lotutako topaketa dakar gaur Urremendik
Urremendi Landa Garapen Elkarteak turismo jasangarriari lotutako Agente Turistikoen IV. Topaketa antolatu du. Horretarako, gaur jarri du hitzordua Busturian kokatuta dagoen Ekoetxea Urdaibain.Helmuga turistiko jasangarria eratzen lelopean antolatu dute...
Helmuga turistiko jasangarria eratzen lelopean antolatu duten topaketak eskualdeko 45 agente publiko eta pribatu baino gehiago bilduko ditu 09:30ean hasi eta 15:00etara bitarteko ordutegian.
Tailer baten bitartez, parte hartzaileek beraien gomendio eta proposamenak emateko aukera izango dute, eta hori ez eze, Lanzaroteko esperientzia ere ezagutu ahal izango dute.