Berbalagunek 14,5 kilometroko irteera egingo du zapatuan
GIZARTEA // Gernika-Lumo inguruak ezagutzeko beste aukera bat dakar Berbalagunek. Astorkiganan hasi eta Gernika-Lumon bukatuko duten ibilbidean parte hartzera gonbidatu ditu zapatuan herritarrak, «euskaraz eta lagun artean» gozatuz. Guztira, 14,5 kil...
GIZARTEA // Gernika-Lumo inguruak ezagutzeko beste aukera bat dakar Berbalagunek. Astorkiganan hasi eta Gernika-Lumon bukatuko duten ibilbidean parte hartzera gonbidatu ditu zapatuan herritarrak, «euskaraz eta lagun artean» gozatuz. Guztira, 14,5 kilometroko ibilbidea izango dute egiteke parte hartzaileek, eta bidea hasteko 08:45ean batuko dira Gernika-Lumoko autobus geltokian. Izan ere, bertatik abiatuko dira autobusez Astorkiganara. Parte hartu nahi duenak izena eman beharko du AEKn edo Aita Villasante Udal euskaltegian.