Muruetako bi taldeek Bizkaiko finalera sailkatzea lortu dute
Hirugarren eta laugarren geratu dira bigarren jardunaldian. Bizkaiko Sokatira Txapelketaren finala Arrigorriagan jokatuko dute, abenduaren 23anMuruetako bi taldeak Bizkaiko Sokatira Txapelketaren finalean egongo dira. Abenduaren 23an (zapatua) jokatuko...
Hirugarren eta laugarren geratu dira bigarren jardunaldian. Bizkaiko Sokatira Txapelketaren finala Arrigorriagan jokatuko dute, abenduaren 23an
Muruetako bi taldeak Bizkaiko Sokatira Txapelketaren finalean egongo dira. Abenduaren 23an (zapatua) jokatuko dute finala, Arrigorriagan.Domekan Laukizen lehiatu zuten bigarren jardunaldia, eta aurreko astean Sondikan izan zen lehenengoa. Bietan lortutako emaitzei esker finalerako txartela lortu dute Murueta A eta Murueta B taldeek.
Gaztedi A izan zen herenegungo jardunaldiaren irabazlea, eta haren ostean Sokarri sailkatu zen. Hala, Murueta A eta Murueta B hirugarren eta laugarren geratu ziren, hurrenez hurren.
Zazpi taldek izena eman zuten Bizkaiko Sokatira Txapelketan, baina sei taldek jokatuko dute finala. Hala, bi jardunaldietako emaitzen ostean, Abadiño B geratu da finaletik kanpo. Izan ere bi jardunaldietan azken postuan sailkatu da.
Sondikan lehiatutako jardunaldian Gaztedi B izan zen onena, eta Muruetako bi taldeek bosgarren eta seigarren postuak eskuratu zituzten.
Euskadikoa asteburuan
Abenduko finalaren aurretik, 2017ko Euskadiko Goma Gaineko 4×4 Sokatira Txapelketa dute hurrengo hitzordua Muruetako sokatiralariek.
Muruetako talde bat ariko da 300 kiloko kategorian, eta lehenengo jardunaldia domekan jokatuko dute Berriozarren (Nafarroa). Abenduaren 3an, berriz, Ibarran (Gipuzkoa) izango dute bigarren jardunaldia, eta finala Kortezubin izango da. Abenduaren 17rako jarri dute hitzordua antolatzaileek.