“10 urte ez dira arin betetzen”, baina Spookypheria Productions kultur elkarteak antolatuta zapatuan egin zuten Halloween Metal Fest jaialdiaren 10.urteurrena ospatzeko antolatutako jaia, berriz, “arin-arin” joan zen.
Antolatzaileak, Vita Imana taldea eta bertaratutakoak. Argazkia:Txaber Miravalles (Conserje del Universo Fotografia)
“Ahaztu ezingo duten” jaialdia izan zela diote antolatzaileek, “arrakastatsua” izan zela nabarmenduta. 400 pertsonatik gora batu zituzten Bermeoko Kafe Antzokian, eta giro “ezin hobea” egon zela esan dute.
Jaialdian lau musika taldek parte hartu zuten. “Bertaratutakoek Bermeoko Ost taldearen musikarekin gozatu zuten. Ondoren, Killus taldekoek publikoa aho zabalik utzi zuten
ultrazombies biraren baitako azken kontzertuarekin. Crisix taldekoek, berriz, Europa mailan egiten ari diren birako euren abesti arrakastatsuak eskaini zituzten. Azkenik, Vita Imana taldeak
EL M4L bere azken diskoa aurkeztu zuen, lehenengo aldiz aurten Bizkaian. Madrildarrek energiaz betetako zuzenekoa eskaini zuten”.
“Askok esan digute Bizkaian egon den jaialdirik onenetarikoa izan dela gurea, jendea oso pozik geratu da, eta gu oraindik pozago”, diote antolatzaileek.
Elkartea “atseden labur bat” hartzera doa. Hala ere, laster berriro martxan jarriko dira; otsailaren 17rako 80s party-a antolatuko dute eta uztailerako, berriz, Gorefest jaialdia. XI. Halloween Metal Fest jaialdia datorren urteko azaroan egingo dute, data zehatza oraindik, baina, ez dute zehaztu.
Argazkiak: Txaber Miravalles (Conserje del Universo Fotografia)