Beldurrezko zinemakumeak
Emakumeek zuzendutako lanen zine zikloa Gernika-Lumora heldu da. Beldurrezko zinemagintzan jarri dute aurten arreta, eta 'The love witch' pelikula emango dute gaur Lizeo antzokianEmakumeek Zuzendutako Zinema Erakusketako pelikulak Gernika-Lumoko Lizeo ...
Emakumeek zuzendutako lanen zine zikloa Gernika-Lumora heldu da. Beldurrezko zinemagintzan jarri dute aurten arreta, eta ‘The love witch’ pelikula emango dute gaur Lizeo antzokian
Emakumeek Zuzendutako Zinema Erakusketako pelikulak Gernika-Lumoko Lizeo antzokian ikusi ahalko dira egunotan. Atzo arratsaldean zazpi film labur ikusteko aukera izan zen, eta, gaur ere, aurtengo zine zikloaren egitarauaren parte izan den pelikula bat emango dute Lizeo antzokian: The love witch.22. edizioan, emakumeak beldurrezko zineman jokatzen duen rolean sakondu du Zinemakumeak-ek, eta hainbat film labur, film luze, hitzaldi eta mahai-inguruk osotu dute egitaraua; tartean, gaur Gernikan ikusi ahalko den Anna Biller zuzendariaren pelikula. 20:30ean hasiko da, eta sarrera doanekoa izango da.
Emakumeen sorkuntzan ia ezezaguna izan da beldurrezko zinemagintza, eta genero horretan sakondu nahi izan dute aurten. Antolatzaileen esanetan, aurtengoak inoiz baino errealitate ikusgaiago bati erantzun dio, eta generoko jaialdietan emakumezko ikusleak asko izan ohi direla aipatu dute. Diotenez, azkenaldian nabari-nabaria da emakumezko kritikari espezializatuen belaunaldi berri baten presentzia.