Ameriketako Estatu Batuetako kulturan errotuta dagoen jaia da Halloween, eta, hedabideei esker, munduko beste hainbat lekutara iritsi da. Euskal Herrian aspalditik ospatu izan den jaia da Halloween; hemen, baina, Arimen Gaua deitu izan zaio.
AEBetatik eratorritako jai horretan, beldurra emateko asmoz, ohikoa izaten da jendea mozorrotuta ikustea. Jai horren eragina gero eta nabariagoa da inguruan, eta hainbat herritan jaialdiak antolatzen dituzte. AEBetan joan den martitzenean ospatu zuten Halloween. Hala ere, Bizkaiko zenbait herritan ospakizunak joan den asteburuan egin zituzten; beste zenbaitetan, berriz, asteburu honetan egingo dituzte, Bermeon esaterako.
Halloween hitzak Bermeon, metal musikarekin dauka lotura. Orain dela hamar urte, herriko Spookypheria Productions elkarteak Halloween jaia eta metal musika uztartzea erabaki zuen. Hala jaio zen
Halloween Metal Fest jaia.
BIZKAIKO HITZAk Halloween Metal Fest jaialdiaren 10.urteurrenari buruzko erreportajea dakar.
Hemen irakur daiteke.