Atzo arratsaldean denboraldi honetako
laugarren garaipena lortu zuen Gernika-Lumoko taldeak.
Alain Barronek bi gol egin zituen, eta
Gorka Larruzeak sartu zuen etxekoen bestea.
Hain zuzen, bost minututan 2-0 markagailua lortu zuen Gernikak; 25. minutuan sartu zuen Barronek 1-0ekoa, eta 29. minutuan Larruzeak 2-0ekoa. Atsedenaldira heldu aurretik, 35. minutuan, Kike Barjak sartu zuen nafarren gol bakarra. Gero, 72. minutuan egin zuen Barronek bere bigarrena.
Atzo arratsaldean jokatu zuten 12. jardunaldiari dagokion partidua.
Argazkia: Gernika Club.
2.B mailako taldeek 12. jardunaldia izan zuten atzo, eta asteburuan lehiatuko dute hurrengoa. Gernikak Tuteran (Nafarroa) dauka hitzordua.
Domeka eguerdian Tudelanoren zelaia bisitatuko du (12:00).
Gaur gaurkoz 2.B mailako 2.multzoko sailkapenean
hamaikagarrena da Gernika,
17 puntugaz, eta Bilbao Athletic hamargarrenak ere puntu kopuru bera dauka. Tudelano domekako aurkariak Gernikak baino lau puntu gehiago ditu, eta sailkapeneko laugarrena da.
Momentuz Mirandes dago sailkapen buru 30 puntugaz. Orain arteko hamabi partiduetatik ez du bakar bat ere galdu; bederatzi garaipen eskuratu ditu, eta hiru berdinketa. Sporting B bigarrenak 24 puntu ditu, eta Racing hirugarrenak talde asturiarrak baino puntu bat gutxiago.