Haitz Nagusijek antolatutako merkatu txikia egongo da zapatuan
Alde Zaharreko Haitz Nagusije auzo elkarteak merkatu txikia antolatu du zapaturako. Horretan, herritarrek bigarren eskuko objektuak salerosteko edo trukatzeko aukera edukiko dute.
Ohi legez, Goiko Plazan jarriko dituzte salmahaiak, 10:00etatik 14:00etara.
Koadroak, bitxiak, jostailuak, arropak, eskulanak, liburuak, diskoak… parte hartzaileek denetik sal dezaketela azaldu dute elkarteko arduradunek. Gainera, eskulanak egiten trebeak diren herritar horiek ere parte hartzera animatzen dituzte, artisauek ere lekua baitute azokan.
Zapatuko merkatu txikian parte hartu gura duten horiek, hala ere, aurretiaz eman beharko dute izena Gizarte eta Kultura Etxean (94-617 91 55).