Eibar-Nabarniz 41. ibilaldia burutzeko hitzordua jarrita zeukan Athletic Nabarniz elkarteak zapatuan. 06:00etan atera zen autobusa Nabarniztik Eibarrerantz eta 07:00ak bueltan eman zioten hasiera ibilaldiari Gipuzkoako herrian. Lehenengo parte hatzaileak 10:00ak bueltarako ailegatu ziren Oizeko San Kristobal ermitara. Indarrak hartu ondoren, Nabarnizerako bidea hartu zuten. Hala, 12:15etik 13:30era bitartean iritsi ziren parte hartzaile danak Nabarnizera. Behin herrian, hamaiketakoa eta poteoa egin zituzten, eta, ondoren, bazkaritan elkartu ziren.