Asfaltatze lanak egin zituzten lehenengo, eta orain margotze lanak ari dira egiten herriko hainbat tokitan.
Kiroldegirako bidea. Argazkia: Bermeoko Udala
Hala, asfaltatu dituzten gune guztietan margotze lanak ari direla egiten azaldu du zerbitzuetako zinegotzi Benito Ibarrolazak; hain zuzen ere, Araneko kiroldegirako bidean eta inguruan, Aritzatxu bidean eta zeharbidean, hau da, Zubiaur tar Kepa kalean, Aritzatxu bidea eta sarrerako biribilgunearen artean.
Era berean, Talako bankuak konpondu eta margotu dituzte, eta hainbat edukiontzi gune (Arresin, Atalden…) margo lanen bidez atonduko dituztela esan du Ibarrolazak.
Bestalde, kale batzuetan zebrabideak margotu eta margotuko dituzte; besteak beste, Zubiaur Tar Kepan, Artike bidean, Ataldean eta Aritzatxu bidean.
Iriste erraztasuna hobetzeko, ibilgailuen abiadura murrizteko eta segurtasuna bermatzeko, bestalde, zeharbideko hiru zebrabide eta Artike kaleko beste bat altxatu dituztela gogorarazi du Ibarrolazak, eta lau horiek espaloiaren neurrira jarri dituzte.