Spookypheria Productions kultur elkarteak Halloween
Metal Fest jaialdiaren 10.urteurrena ospatuko du zapatuan. Urtero legez,
Bermeoko Kafe Antzokian egingo dute jaialdia,
21:00etatik aurrera.
Iazko kontzertuetako bat. Argazkia: Txaber Miravalles (Conserje del Universo Fotografia)
Metal genero ezberdinak eskainiko dituzten musika taldeak igoko dira zapatuan Bermeoko Kafe Antzokiko agertokira. 10. urteurrena ospatzeko,
lau talde aukeratu dituzte.
Ost talde bermeotarra izango da jaialdia zabalduko duen taldea. Horien ostean, Vila-realetik (Herrialde Katalanak) etorritako
Killus taldeak jarraituko du musika jotzen. Ia gauerdiarekin batera igoko dira agertokia
Crisix (Bartzelona, Herrialde Katalanak) taldekoak. Eta, jaialdia zarratuko du, berriz,
Vita Imana talde madrildarrak.
Kontzertuen ostean, jendeak gustuko dituen
videojukebox-ak jarriko dituzte.
Aurretiaz erosita, sarrerek 12 euro balio dituzte. Egun berean,
leihatilan erosten duten horiek, berriz,
15 euro ordaindu beharko dituzte.
HITZAk Halloween Metal Fest jaialdira
doan joateko aukera emango die lau laguni; izan ere,
harpidedunen artean bi lagunentzako bina sarrera zozkatzen ari da asteon.
ORDUTEGIAK
- 21:00. Ateak ireki.
- 21:30. Ost.
- 22:25. Killus.
- 23:40. Crisix.
- 01:10. Vita Imana.
- 03:00. Videojukebox.