Atzo
, Urriko Azken Astelehenean pilota jaialdia egon zen Gernika-Lumoko Santanape pilotalekuan. Arkupe Pilota Taldeak eta Gernika-Lumoko Udalak omendu zuten herriko pilotari profesional ohia.
Alexis Apraiz Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkategaz. Argazkia: Aroa Apraiz.
Ekitaldi hunkigarria izan zela nabarmendu du Apraizek: “Giro ona egon zen, eta oso polita izan zen”. Seme-alabekin atera zen kantxara, eta ohorezko aurreskua eskaini zioten. Era berean, Arkupekoek plaka bat oparitu zioten. Herriko jai nagusienetakoa den honetan omenaldia jasotzea berezia izan zela adierazi du.
Partiduak. Promozioko lau t’erdiko finalerdia lehiatu zuten atzo Peña II eta Elordik. 22-7 nagusitu zen Peña II, eta ondorioz finalerako txartela eskuratu zuen. Azaroaren 11an (zapatua) Agirreren kontra jokatuko du Iruñako Labriten Promozioko lau t’erdiko txapelketaren finala.
Bestalde, Artola-Albisu eta Irribarria-Zabaleta bikoteen arteko partiduaz gozatu zuten Santanapen bildutakoek. 22-12 irabazi zuten Artolak eta Albisuk.
Argazkia: Aroa Apraiz.