Independentistak Sareak egindako deialdiagaz bat eginda,
Euskal estatuari bai. Demokrazia, justizia soziala, euskara, askatasuna. Guztion artean eta guztiontzat lelopean Euskal Estatuaren aldeko argazki berdea atera zuten
bariku arratsaldean Elantxobeko portuan.
Bariku arratsaldean Elantxoben ateratako talde argazkia.
Domeka honetan herri galdeketak egingo dituzten Elantxobeko, Ibarrangeluko eta Mundakako herritarrak gonbidatu zituzten ekitaldira.
Hain zuzen, aipatu hiru udalerriez gain, azaroaren 5ean Andoainen, Areatzan, Atxondon, Beizaman, Berangon, Erandion, Galdakaon, Getxon, Leioan eta Otxandion egingo dituzte herri galdeketak eta Independentistak Sareak egun horretan bai esateko 11 arrazoi plazaratu ditu. Besteak beste, Euskal Herriko herritarren eskakizunak, nahiak eta beharrak bere barne hartzen dituen “Euskal demokrazia parte-hartzailea, zuzena, hurbila eta herritarra” nahi duteko baiezkoa emateko esan dute.