Gernika Gogoratuz Bakearen Aldeko Aztertegiak eta Gernika-Lumoko Bakearen Museoak eta Kultur Etxeak antolatuta, VII. Arte eta Bakearen topaketak egiten dabiltza Gernika-Lumon. «Memoria, salaketa eta erresistentzia ekimenetan egiten duten ekarpenaz ohartarazten” duten topaketoi atzo eman zieten hasiera 09:30ean.
Atzo, gorputzaren prestaketa tailerra egin zuten, eta gaur goizean, berriz, Gorputz Gramatikalak performance ekintza sinbolikoa egin dute. Hala, bertan parte hartdu dutenek «egia, justizia eta erreparazioa» aldarrikatu dituzte, beraien gorputzen bitartez. AgroArte Kolektiboaren parte hartze prozesu bat da Gorputz Gramatikalak programa, zeinek ekintza artistiko eta memoriarako espazio bat sortzeko helburua duen. Horretarako, bakearen eraikuntza, erreparazio sinbolikoa eta erresistentzia irudikatzen ditu, maila lokal eta globalean.
Eguna hip hop eta rap doinuekin bukatuko dute, Pablo Picasso kalean.