XLI. Eibar-Nabarniz ibilbidea egingo dute zapatuan
06:00etan irtengo dira Nabarnizetik, eta Gernika-Lumon geldialdia egingo dute jendea batzeko. Gero, 07:00etan ekingo diote martxari.
Gutxi gorabehera 28 kilometroko ibilbidea burutuko dute. Parte hartzen dutenek, besteren artean, Zengotitagane (826 metro) igo beharko dute lehenengo, eta handik Oiz (1.029 metro) mendirantza abiatuko dira. Hain zuzen, bi horiek dira zeharkatuko dituzten mendate edo mendi garaienak.
Gero, San Kritobal ermitan anoa postu bat izango dute jan-edanagaz, atseden apur bat hartzen duten bitartean indarberritzeko. Ondoren, Ganbe (396 metro), Astorkigana (235 metro), Kanpona (504 metro, Miñarria (435 metro) eta Arrola (532 metro) zeharkatuko dituzte Nabarnizera heldu aurretik.
Ohitura legez, bukaeran hamaiketakoa izango dute, eta gura duenak Herriko Tabernan bazkaldu ahal izango du.