'Gernikaren Egiak' ikusentzunezkoak hausnarketarako tresna izan nahi du
Gite-Ipes-ek ekoiztu du lana, eta atzo aurkeztu zuten Bilbon eta Gernika-Lumon. Gernikako bonbardaketa gertakari huts legez hartu beharrean, harago joan da Ipes, eta hausnarketa kolektiborako tresna izatea nahi du.
Gernikaren egiatik abiatuta, egiak bildu gura izan dituzte, eta hainbat ikuspuntu eta iritzi azaltzen ditu ikusentzunezkoak. Ikuspuntu gaurkotuak dira, eta emakumearen ikuspuntua ere txertatu dute lan honetan.