Gatibu taldeko Alex Sardui muxikarrak Labayru Fundazioak, Gaztea Irratiarekin elkarlanean, antolatu duen esamoldeen erronkarekin bat egin du. Lehiaketa azaroaren 8an hasiko da, eta promozioa egiten ari dira. Ariz Aduriz, Zuriñe Hidalgo eta Alex Sardui izan dira promoziorako spotetako protagonistak. Muxikarrak, “txakur txikirik be ez” esamoldea erabili du bere erronka botatzeko.
Instagram sare soziala izango da lehiaketaren euskarria. Euskal esamolderen bat aukeratu eta gehienez 20 segundoko bideoa grabatu beharko da lehiaketan parte hartzeko. 16 urtetik gorakoei dago zuzenduta. Informazio gehiago: www.botaba.eus.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.