Ziklista Gernikesa elkartearen eguna ospatuko dute zapatuan
Urtero legez, Gernika-Lumoko Lorategieta auzoan talde argazkia aterata hasiko dute elkarteko kideek haien eguna. 08:45ean ipini dute ordua.
Gero, 09:00ak aldera, bizikletak hartu, eta 65 kilometroko ibilbidea burutuko dute. Oleskotik Laida eta Laga hondartzetara joango dira lehenengo. Ostean Natxitua, Ea eta Ispaster pasatu eta Lekeitiora helduko dira. Handik Aulestirako errepidea hartu, eta Munitibar eta Arratzu zeharkatu ostean helduko dira Gernika-Lumora.
14:30ean Muxikako Urrutxuko Erretegian bazkalduko dute.