Urrian, bermeotarrek daukaten hitzordua iristear da.
Urriaren 21ean eta 22an izango da XIV.
Bermistorian. Hala, bi egun horietan erdi aroko garaietara bueltatuko da Bermeoko Alde Zaharra.
Erdi Aroan girotutako
azokan hainbat produktu dastatu eta erosi ahalko dira; gazta, eztia, hestebeteak, txokolateak, bitxiak, loreak, xaboia, kremak…50 salmahai inguru egongo dira.
Zapatuan, 10:00etatik 15:00etara eta
17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik, eta
domekan, 10:00etatik 15:00etara.
Bermeoko Alde Zaharra erdi aroan murgiltzen laguntzen du urtero
kale animazioak, eta aurten ere ez du hutsik egingo.
Zapatuan (urriak 21), 12:00etan, 13:00etan, 17:30ean eta 19:00etan egongo da kale animazioa ikusteko aukera.
21:00etan ere kale animazioa egongo da, baina ordu horretakoa
“ikuskizun berezia” izango dela azaldu dute.
Domekan, berriz, honako ordutegia izango du kale animazioak:
12:00etan, 13:00etan eta 14:00etan.
Azokaren inguruan, gainera, arkuzko tiroaren taldeak antolatutako jaurtiketak, zeramika tailerrak eta Izaro Abesbatzaren kalejira izango dira.Eta, hirugarren urtez, Lodosako nekazariek piperrak erretzeko prozedura erakutsiko dute azokan.
Lodosako nekazariak piperrak erreten
Umeentzako lekua ere edukiko du Bermistorianek. Iaz egon ez baziren ere, aurten, berriro
oholezko jokoekin jolasteko aukera edukiko dute azokaren ordutegian.
Bestalde, Bermistorian egiten den bitartean, Alde Zaharrean
ibilgailuagaz ahalik eta gutxien ibiltzeko eskaera egin du kultura zinegotzi Aingeru Astuik. Era berean, Bermistorian antolatzen lagundu duten guztiak eskertu ditu.
Hala, bermeotarrei zein kanpotik datozenei Bermistorianeko ekintzetan parte hartzeko deia egin die, “mota askotako jarduerekin ondo pasatzeko aukera egongo baita”.
Bermeoko mugak.
Domekan (urriak 15), hala ere, Sollube 707 mendizale taldeak antolatuta
irteera egongo da. Irteera horretan
1236.urteko Bermeoko mugak erakutsi gura ditu mendizale taldeak. Irteeran parte hartu gura dutenek,
09:00etan egon beharko dute
Artike enparantzan.
Urriaren 19an, berriz,
Arrantzaleen Museoak Aitor Miñambresen
hitzaldia hartuko du:
El Ejercito de Euzkadi y la ofensiva de Mola. La Guerra Civil en Bermeo. Aipatu hitzaldia 19:00etan izango da.