Olatuz olatu, azaroaren 5ekoa ere laster helduko da Busturialdera. Egun horretan eskualdeko hiru herrik egingo dute
erabakitzearen aldeko galdeketa:
Ibarrangeluk, Elantxobek eta Mundakak.
Herritarrek erantzun beharko duten
galdera ere zehaztu dute dagoeneko hiru udalerrietan.
Zeinek berea egingo du, ezberdina denetan.
Mundakan, kasurako, honako galdera hori erantzun beharko diote herritarrek:
Gura dozu estatu independente bateko heritarra izan?.
Ibarrangelukoei, bestalde, honako hau galdetuko diete:
Euskal Herriko herritarra izanik, gure etorkizuna ‘erabakitzeko eskubidea’ gauzatzearen alde zagoz?.
Galdera hori berori izango da, baita,
Elantxobeko herritarrek erantzun beharko dutena.
Aurretik botoa emateko egunak ere zehaztu dituzte.
Ibarrangelun, Akordan ipiniko dute mahaia
azaroaren 1ean, 12:00etatik 14:00etara.
Elantxoben ere
azaroaren 1ean egongo dira, goizean, elizpean.
Mundakan, urriaren 21ean eta 28an egongo dira Goiko kalean, 12:00etatik 14:00etara.
Aurreko olatuetan egin bezala,
Hitzak galdeketaren jarraipena egingo du egunkarian eta
busturialdea.hitza.eus webgunean. Gure Esku Dago izeneko atalean
atzera-kontua martxan da.