Beste urte batez, Muxikako Udalak argazki lehiaketa jarri du martxan, eta parte hartu nahi dutenek azaroaren 3ra arteko epea izango dute lanak aurkezteko.
Iazko argazki onena: Aitor Gonzalez.
Gaztetxoei zein helduei begirako argazki lehiaketa da eta bi mailatan bereizita parte hartuko dute: batetik, 16 urtera arteko herritarrak izango dira, eta, bestetik, 16 urtetik gorakoak.
Maila batekoek zein bestekoek
seina argazki aurkeztu beharko dituzte; edozein teknika eta kolore erabilita. Hala ere, lanok JPG formatuan aurkeztu beharko dituzte, «ahalik eta kalitate handienean», eta USB batean. Lanak Zubieta Errota liburutegian entregatu edota liburutegia.muxika@bizkaia.org helbidera bidali beharko dira.
Era batean zein bestean aurkeztuta, egilearen izen abizenak eta harremanetarako datuak zehaztu beharko dituzte parte hartzaileek, eta argazkiaren azpian, noiz eta non atera den ere aipatu beharko dute.
Parte hartzaile guztiek, gainera,
gai bakarra izan beharko dute kontuan argazkiak ateratzerakoan:?
Muxika, Gorozika eta Ibarruriko altxorrak.
Ohi bezala, jasotako
argazki denekin erakusketa bat egingo dute Zubieta Errotako aretoan, eta, gainera, 2018ko egutegia egiteko erabiliko dituzte.
Sariak. Nagusien lehiaketan, argazki onena, bilduma onena eta Muxikako argazki onena sarituko dituzte. Eta hiru irabazle horiek Muxikako jatetxe batean bi pertsonentzako bazkari edo afari bat doan jateko aukera izango dute. Gaztetxoen lehiaketako onenari, aldiz, 60 euroko bonoa emango diote argazkilaritzari lotutako materialean gastatzeko.
Sari banaketa azaroaren 24an egingo dutela jakinarazi du udalak;?19:00etan, Zubieta Errotan.
Iaz, 26 pertsonen lanak jaso zituzten; 154 argazki, orotara. Eta horien artean
onena Aitor Gonzalez gernikarrarena zela ebatzi zuen lehiaketako epaimahaiak.