Busturiako Madariaga Dorretxean 10:00etan sirena hotsa entzun, mapak eta iparrorratzak hartu eta arineketan atera dira
UrdaiRaid probako parte hartzaileak.
80 bikotetik gorak lehiatuko dute gaur Urdaibai itsasadarren inguruko herrietatik burutuko duten proba.
Parte hartzaileak gogotsu eta irribarretsu zeuden proba hasi aurretik, eta batzuei urduritasuna igartzen zitzaien. Denak ere
kirola, orientazioa eta estrategia uztartzen dituen abenturaz gozatzeko irrikitan zeuden. Sasoian daudela erakusteaz gain, burua argi izan beharko dute.
Egun osoko proba gogorra dute aurretik. Zazpi bat orduko proba egingo dute; Urdaibaiko paisaia ederretan barrena, besteren arteanĀ bizikleta, kayak, igeriketa, trekking eta rapel probak gainditu beharko dituzte partaideek.
UrdaiRaid probaren ezaugarri nagusiak talde lana, erresistentzia, orientazioa, estrategia, lehiakortasuna, inteligentzia eta pasioa direla nabarmendu dute antolatzaileek.
17:00ak inguruan amaitzea aurreikusi dute.Ā 17:30ean itxiko dute helmuga. Gero, herri bazkarian elkartuko dira denak eta 18:00ak aldera izango da sari banaketa ekitaldia. Hala, zozketak ere egingo dituztela jakitera eman dute antolatzaileek.
Hiru kategoria bereizi dituzte (bikote mistoak, emakumezko bikoteak eta gizonezko bikoteak), eta kategoria bakoitzeko lehenengo hiru sailkatuak sarituko dituzte.