Eguraldi txarrak ez du zapuztu San Migel jaiak ospatzeko antolatuta zeukaten El Rocio jaialdia, Mendatan.
Aterkipean eta euritako txanodunagaz hasi dute eguna, baina aurreikusitako moduan,
Andaluziako giroak hartu du Busturialdeko herria. Hala, euriak etenik izan ez badu ere, jai giroak bere horretan jarraitu du Mendatan. Gizon, emakume, ume zien nagusi, jai giroan murgildu da gaur Mendatan,
atzo hasitako festei jarraipena emanez.
11:00ak inguruan bildu dira Mendata zein bestelako herrietako herritarrak El Rocio jaialdiari hasiera emateko.
Photocalla aprobetxatuta, argazki ugari atera dituzte, banaka, binaka zein taldean. Eleizaldetik Mendaturi auzoranzko ohiko ibilaldia egiteko prest ziren bertan bildutakoak, baina hasi aurretik
Eleizalde girotu dute Eduardo Florido Rubioren eta Bermeoko Maika abesbatzaren kantuek eta Txo Sevilla taldearen dantzek.
Hala, horien saioa bukatutakoan, eta Flamenko ahotsek lagunduta,
Mendaturiranzko bidea hartu dute, zaldi, idi eta amabirjina aurretik zirela.
Bidean, geldialdia ere egin dute, jan-edanerako, eta orduan ere, kantu eta dantzek jarraitu dute. Behin
Mendaturin, modu berean jarraitu dute;
jan-edanari, dantzei eta kantuari tartea hutsiz.Ā Eguerdian, Mendaturitik Eleizaldera egin dute buelta, eta sanmigelez gozatzen jarraitu dute bertan
. 15:00ak inguruan herri bazkarian biltzekoak dira, eta arratsalderako ezustekoren bat edo beste egongo dela ziurtatu dute.
Iluntzean su artifizialek hartuko dute Mendatako zerua, eta
gauean berriro ere musika flamenkoaren eszenatoki bilakatuko da herria, bertaratutakoei dantzan eta kantuan aritzeko aukera emanez. 21:00etan, Erromeria Norte Flamencoren musikak girotuko du herria, eta 23:30 inguruan, berriz,n DJ Alex eta animatzaileak izango dira hori egitearen ardura izango dutenak. Bien bitartean, gainera, pintxoak dastatzeko aukere ere izango da frontoian.
Atzo hasi zituzten herriko jai nagusiak Mendatan, eta asteburu osoan ez dute beste zereginik edukiko, festa egitea baino. Mezagaz hasi zuten atzoko eguna, eta horren ostean, makailao jana, patata tortilla txapelketa, mus txapelketa eta trikipoteoa egin zituzten, besteak beste.Ā Bihar jarraituko du festak Mendatan, umeentzako puzgarriekin, mezagaz, briska txpelketagaz eta txokolate janagaz, kasuan kasu. Bihar sanmigeletako azken eguna izango bada ere, Zarrabenta auzoko jaiek hartuko dute lekukoa hilaren 7an eta 8an. Orduan, ohiko asto probak, makailao jana, erromeria eta zelai meza ere izango dira.
Bermeon ere, sanmigeletako festa. Bermeoko San Migel auzoan ere, atzo bota zuten sanmigeletako txupina, eta horregaz hasiera emanda, meza eta briska eta mus txapelketa izan ziren aukeran. Gaur 09:30ean zurten ordua auzotik ibilaldia egiteko. Ohiko meza ere egin dute, eta, ondoren, haimaiketakoa jateko bildu dira auzotarrak. Arratsalderako umeentzako jolasak prestatu dituzte, eta iluntzerako, aldiz, hirugihar jana. Egunari amaiera emateko Lotxo eta Urdaibai taldeen dantzaldiak izango dituzte. Mendatan bezala, Bermeon ere bihar agurtuko dituzte sanmigelak, herri kirolekin eta auzo bazkarian.