Lointek Gernika Bizkaiareb eta
Snatt’s Femeni Sant Adria talde katalanaren arteko partidua
20:15ean hasiko da.
Hain zuzen,
Antonio Magariños pabiloian jokatuko dituzte bihar eta etzi Dia Ligako lehenengo jardunaldiari dagozkion
partidu guztiak (7 partidu dira, 14 talde daudelako Emakumezkoen Ligan).
Beraz, ez-ohiko denboraldi hasiera dute emakumezkoen gorengo mailako taldeek. Gaur goizean Madrilen bertan emango diote hasiera ofiziala ligari, talde guztien argazki ofizialak aterata.
Gernika-Lumoko taldeak
laugarren denboraldia beteko du Emakumezkoen Ligan, eta aurrekoetan moduan, oraingo honetan ere etxeko partiduetan Maloste zalez betetzea espero dute.
Etxeko lehenengo hitzordua eguazten honetan (
urriak 4) dute; Zamaraten kontrako partidua
20:00etan hasiko da.
16 garaipen eta 10 porrotekin (2015-2016 denboraldian moduan), 42 puntugaz,
hirugarren postuan amaitu zuen
2016-2017 denboraldia, Girona bigarrenarengandik 5 puntura, eta Avenida liderrarengandik 9 puntura. Aurreko bietan seigarren geratu zen.
Gainera, denboraldi hau berezia izango da,
EuroCup Women 2017 Txapelketa lehiatuko baitute lehenengoz. Txapelketaren lehen partidua ere etxean jokatuko dute. Talde gernikarra
urriaren 11an Bilboko
Casillan lehiatuko da Gironaren kontra.
Denboraldi-aurrea. Lointek Gernika Bizkaiak denboraldi-aurrean lau partidu jokatu ditu, eta horietatik hirutan garaipena eskuratu du. Aurreko asteburuan bi puntugatik galdu zuen Lacturale Araskiren kontrako Euskal Koparen finala.
ALBISTE HONEGAZ LOTUTA:
“Ilusioz eta erronka berriekin” egingo dio aurre denboraldi berriari Lointek Gernika Bizkaiak