Flysch beltza itsas zeharkaldia jokatuko da bihar, Mutrikun hasita
Ibilbide beretsuko bi distantziatan lehiatu ahalko dira parte hartzaileak. Distantzia luzeko zeharkaldia 11:30ean hasiko da, eta motza ordu bete beranduagoMutriku eta Deba batuko ditu aurten laugarren aldiz egingo den Flysch beltza itsas zeharkaldiak. ...
Ibilbide beretsuko bi distantziatan lehiatu ahalko dira parte hartzaileak. Distantzia luzeko zeharkaldia 11:30ean hasiko da, eta motza ordu bete beranduago
Mutriku eta Deba batuko ditu aurten laugarren aldiz egingo den Flysch beltza itsas zeharkaldiak. Eibarko Urbat igeriketa elkarteak antolatu du ekintza.Bihar goizean daukate hitzordua igerilariek. Ibilbide beretsuko bi distantziatan lehiatu ahalko dira. Distantzia luzea, 6.500 metrokoa, 11:30ean aterako da Saturraran hondartzatik. Distantzia motzekoa berriz, (3.000 metro) ordu bete beranduago hasiko da, Mutrikuko portutik. Biak leku berean amaituko dira, Debako hondartzan.
Antolatzaileek gogora arazi dute gehienez ere 300 herritarrek parte hartu ahalko dutela proban, eta parte hartzaile guztiak 1923ko urtarrilaren 1etik 2002ko abenduaren 31ra bitartean jaioak izango dira.
Halaber, azpimarratu dute distantzia luzeko probako irteera hartu ahal izateko nahitaezkoa izango dela parte hartzaileek neoprenozko jantzia erabiltzea. Distantzia motzeko probarako berriz, parte hartzaileen esku geratzen da neoprenoa erabili edo ez erabakitzea; antolakuntzak ez du inor derrigortuko.
Zalantzaren bat daukatenentzat, posta elektroniko bat jarri dute eskuragarri Urbat taldeko kideek: flyschbeltzarentrabesia@gmail.com.