Euskal Herriko pirenaika arrazako 32.lehiaketa egingo dute
Domekan 10:00etan zabalduko dute azoka. Astelehenean eme eta ar txapeldunak, hazi-jartzearen eme txapelduna eta ganadutegi onena sarituko dituzteUrriko Lehen Astelehena ospatuko da Gernika-Lumon astelehenean, eta egun horretan eta aurrekoan, Pirenaika ...
Domekan 10:00etan zabalduko dute azoka. Astelehenean eme eta ar txapeldunak, hazi-jartzearen eme txapelduna eta ganadutegi onena sarituko dituzte
Urriko Lehen Astelehena ospatuko da Gernika-Lumon astelehenean, eta egun horretan eta aurrekoan, Pirenaika arrazako 32. lehiaketa egingo dute, Santa Ana aparkalekuan.Urtero legez, kategoria ezberdinetan sailkatuta parte hartuko dute abereek, eta horien adina, morfologia, kumea izan duten ala ez eta erakuslekutik nola ibiltzen diren ikusita aukeratuko dituzte abelburu onenak.
Domekan 10:00etan zabalduko dute azoka. Bertan, sagardoa, txakolina, gazta, euskal pastela, ogia eta beste hainbat salduko dituzte. Ordubete beranduago, aldiz, abere emeen lehiaketa hasiko dute, eta arratsalderako utziko dute arren lehiaketa.
Hurrengo egunean egingo dute eme txapeldunaren, ar txapeldunaren, hazi-jartzearen eme txapeldunaren eta lehenengo ganadutegi onenaren aukeraketa, 12:30ean hasita.