Eskualdeko futbol taldeak, ligako lehen garaipenaren bila
Eskualdeko futbol taldeek ligako lehen garaipena bilatuko dute asteburu honetan, zelaietan. Joan den asteburuan hasi zituzten liga txapelketak eta bakarrik Lekeitio Futbol Taldeak lortu zuen garaipena. Lehentasun mailara jaitsi berri, lehen urrats send...
Eskualdeko gainontzeko taldeentzat ere ligako lehen partidua irabazteko beste aukera bat helduko da bihar eta etzi. Zelairatzen lehena Mutriku Futbol Taldeko nesken taldea izango da; 15:45ean Eibar hartuko dute San Miguelen, joan den asteko Oñatiko porrotaren ostean. 17:00etan berriz Ondarroako Aurrerak jokatuko du Zaldupen. Ibon Lopezen taldeak Ohorezko Mailara igo berri den SD Etxebarri izango du aurkari.
Bihar jokatuko duen beste taldea Berriatuko izango da. Bilboko El Fango zelaian arituko dira Erketz Azkuerenak 18:00etatik aurrera, Urretxindorraren aurka.
Mutriku FT-ko Ohorezko Mailako taldeak eta Artibaik aldiz domekan jokatuko dute. Mutrikuarrentzat, ligako laugarren jardunaldia izango da, eta lehen garaipena lortzen saiatuko dira. Mutrikuarrak eta oreretarrak puntu bakar batekin daude sailkapenean. Berdegunera irtetzen azkena Artibai Futbol Taldea izango da. 17:00etatik aurrera Mungia hartuko dute Barroetan.