Eako proban aurretiaz izena emateko azken eguna urriaren 6a da
Urriaren 6an gauerdian amaituko da Eako II. Mendi Duatloian aurretiaz izena emateko epea. Biharamunean, urriaren 7an lehiatuko dute proba, eta www.kirolprobak.com webgunean izena eman behar da. 150 parte hartzailetako muga dago.Aldez aurretik izena ema...
Aldez aurretik izena ematean 15 euro ordaindu behar dituzte. Probaren egunean, ostera, 20 euro ordaindu beharko dira.
Txipiroi mendi duatloi taldeak bigarren urtez jarraian antolatu du proba, eta aurten bikoteka erreleboka lehiatzeko aukera eman dute. Beste nobedadea mendi duatloiaren ordutegia da. Izan ere, iaz goizetik eguerdira bitartean lehiatu zuten, eta aurten 16:00etan hasiko da proba.
Partaideek hasteko 7,2 km-ko ibilbidea egingo dute arineketan, eta jarraian bizikletak hartu, eta 14,5 km-ko zirkuitua egin beharko dute. Proba korrika amaituko dute; 1,5 km egingo dituzte arineketan.
Eakoa Euskal Herriko VII. Mendi Duatloi Zirkuiturako puntuagarria da.