800 parte hartzaile espero dituzte Gernika eta Bilbo lotzen dituen lasterketan
Bigarren urtez jarraian antolatu dute lasterketa ez-lehiakorra. Gernikatik, Zornotzatik, Galdakaotik edo Basauritik irtenda egin daiteke. Zornotzatik patinetan egiteko aukera dagoDomekan (urriak 1) egingo dute Gernika-Bilbao Running lasteketa ez-lehiak...
Bigarren urtez jarraian antolatu dute lasterketa ez-lehiakorra. Gernikatik, Zornotzatik, Galdakaotik edo Basauritik irtenda egin daiteke. Zornotzatik patinetan egiteko aukera dago
Domekan (urriak 1) egingo dute Gernika-Bilbao Running lasteketa ez-lehiakorra. Parte hartu gura dutenek oraindik ere izena emateko aukera dute gernikabilbaorunning.com webgunean.Bigarren urtez jarraian antolatu dute proba, eta oraingoan ere iazko ibilbide bera prestatu dute. Era berean, iaz moduan, parte hartu gura duten korrikalariek lau aukera dituzte. Hau da, Gernika-Lumotik, Zornotzatik, Galdakaotik edo Basauritik abiatuta egin daiteke lasterketa.
10:00etan hasiko da proba, Merkurio Iturriaren parean, eta korrikalariek Gernika eta Bilbo artean 34,370 kilometro egingo dituzte; Kale Nagusian, Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrean egongo da helmuga.
Zornotzatik Bilbora arteko lasterketa egiten dutenentzat 10:55ean jarri dute ordua. Haiek 22,270 km-ko ibilbidea egingo dute. Galdakaotik Bilbora arineketan doazenek 11:37ean daukate irteera-ordua, eta 11,470 km-ko lasterketa egingo dute. Azkenik, Basauritik Bilbora 8,100 km egingo dituzte, 11:47ean irtenda.
Dortsalekin bereizita
Aurten ere korrikalariek txipdun dortsalak eroango dituzte, eta lasterketa hasten duten lekuaren araberako koloreko dortsalak edukiko dituzte.
Hain zuzen, Gernika-Bilbo lasterketako partaideek urre koloreko dortsala eroango dute soinean. Zornotza-Bilbo ibilbidekoek zilar kolorekoa edukiko dute, Galdakaotik irteten direnak brontzezko dortsala jantziko dute, eta azkenik, Basauri eta Bilbo arteko lasterketaren parte hartzaileek dortsal zuriagaz egingo dute arineketan.
Antolatzaileek zehaztu dutenez, izena emandakoen laurdenak egingo du lasterketa luzeena, eta gehienek Basauritik Bilborako ibilbidea egingo dutela aurreikusi dute. Beste alde batetik, parte hartzaileen jatorriari buruzko datuak ere eman dituzte. Momentuz izena eman dutenen %89 bizkaitarrak dira, %4 arabarrak eta %2 gipuzkoarrak. Era berean, Kantabriako, Burgosko, Zaragozako, Coruñako, Cadizko, Balear zein Kanariar uharteetako eta AEBetako partaideak ere badaudela jakitera eman dute.
Bigarren edizio honetan patinatzaile trebeek ere egingo dute lasterketa ez-lehiakorra. Talde horretan izena ematen dutenak Zornotzatik abiatuko dira.