Udagoienagaz gozatzeko, sanmigelak
Herrietako jaiak udagaz lotzen baditugu ere, udazkenean ere bada zeregaz egin festa. Egunotan, esate baterako, sanmigelak ospatzeko elkartuko dira herritarrak Mendatan eta Bermeon.
Mendatan herriko jai nagusiak ospatuko dituzte, eta zapaturako egun borobila antolatu dute, El Rocio erromeriagaz. 11:00etan hasi eta goizaldera bitarte, ez da etenik izango Busturialdeko herri horretan. Egunaren hasieran, Eleizaldetik Mendaturi auzorantz abiatuko dira, erromerian, idi eta zaldiekin, besteak beste. Bidean, gainera, edateko, jateko eta abesteko aukera ere izango da. Behin Mendaturin, kantan eta dantzan jarraituko dute, Txo Sevilla taldearen eskutik. Eguerdian, herri bazkarian bidluko dira herritarrak, eta iluntzean suziriak ikusteko aukera emango dute. Arratsaldean, gainera, ezustekoentzako tartea ere izango dela aurreratu dute. Gauean, dantzan jarriko dituzte herritarrak Norte Flamenco taldeak eta DJ Alexek.
San Migel eguna, hala ere, bihar ospatuko dute bi herrietan, eta Mendatan meza, makailao jana, patata tortilla txapelketa, mus txapelketa eta trikipoteoa prestatu dituzte, besteak beste. Domekan, aldiz, umeentzako puzgarriak, meza, briska txpelketa eta txokolate jana izango dira aukeran.
Zarrabenta auzoko jaiekin jarraituko dute festa giroan Mendatan urriaren 7 eta 8an, ohiko asto probekin. Gainera, makailao jana, erromeria eta zelai meza ere antolatu dituzte.
Bermeoko San Migel auzoan bariku, zapatu eta domekan ospatuko dituzte jaiak. Hala, udalbatzari harrera egin ostean emango diete hasiera gainontzeko jarduerei ere, eta egun horietan honakoak izango dira aukeran:?hamaiketakoa, mus eta briska txapelketak, auzotik ibilaldia, meza, umeentzako jolasak, hirugihar jana, dantzaldia eta herri kirolak.
EGITARAUA
San Migel auzoa (Bermeo)
Jaietako hiru egunetan, argazki erakusketa ikusgai jarriko dute elizpean.
Bihar, irailak 29.
– 12:00. Txupinazoa.
– 12:30. Meza. Ondoren, harrera udalbatzari, hamaiketakoa eta trikitrixa.
– 16:00. Briska txapelketa.
– 17:00. Meza.
– 21:00. Mus txapelketa
Etzi, irailak 30.
– 09:30. Ibilaldia auzotik.
– 12:00. Meza. Ondoren, haimaiketakoa: pastak eta ardoa, txosnan.
– 17:00. Umeentzako jolasak Axi ekitaldiak taldeagaz, eta ardi txakurren erakustaldia, zelaian.
– 19:00. Hirugihar frijitua, doan.
– 20:00. Dantzaldia Lotxo taldeagaz. Ondoren, dantzaldia Urdaibai taldeagaz.
Urriak 1.
– 12:00. Herri kirolak: Harriti taldeko neskak harri tiraka eta aizkolaria enbor bertikala mozten. Ondoren, adar jotzailea, txosnan.
– 15:00. Auzo bazkaria.
Mendata
Bihar, irailak 29
– 12:00. Meza, herriko koruak abestuta.
– Ostean, makailao jana.
– 19:00. Patata tortilla txapelketa Izena ematea: 18:00etan Idatze Etxean. Sariak: lehenengoarentzat, txapela eta txakolina; bigarrenarentzat, txakolin botila bi eta Maumeko gazta; hirugarrenarentzat, txakolin botila bi. Gurasoekin parte hartzen duten umeentzat, gozokiak.
– 19:00. Txopo jartzea. Ostean, txupin jaurtitzea.
– 20:00. Mus txapelketa. Izena ematea: 15 euro bikoteko. Sariak: lehenengoarentzat, 250 euro eta txapela; bigarrenarentzat, 175 euro; hirugarrenarentzat, 100 euro; laugarrenarentzat, 50 euro.
– 20:30. Tortilla txapelketako sari banaketa.
– 22:00. Trikipoteo gaua.
Etzi, irailak 30.
El Rocio erromeria.
– 11:00. Elexalde auzoan bilduko dira. Photocall-a. Elexaldetik Mendaturi auzorantz erromerian: burdiak idiak tiratuta, karroak zaldiekin, amabirjinagaz… Bidean, Flamenko ahotsak, Eduardo Florido Rubioren eta Bermeoko Maika abesbatzaren eskutik. Mendaturin, kantak eta dantzak (Bermeoko Txo Sevilla).
– 15:00. Herri bazkaria: paella erraldoia eta parrillada. Tiketak salgai, Idatze Etxean eta Artape tabernan (nagusiak 20 euro eta umeak 5 euro).
– 17:30. Ezusteko mundiala.
– Iluntzean. Bonbilla piztea.
– 20:00. Su artifizialak.
– 21:00etatik aurrera. Erromeria Norte Flamencoren eskutik.
– 22:30ean. Pintxoak, frontoian.
– 23:30 aldera. DJ Alex eta animatzaileak.
Urriak 1
– 11:00. Umeentzako puzgarriak, jolasak, gozokiak…
– 12:00. Meza, herriko koruak abestuta. Ostean, Kopotxue, tabernernaz taberna, trikitixa doinuekin.
– 17:30. Briska txapelketa, Artape tabernan. Izen ematea: 12 euro bikoteko. Sariak: lehenengoarentzat, 170 euro eta txapela; bigarrenarentzat, 100 euro; hirugarrenarentzat, 70 euro; laugarrenarentzat, 50 euro.
– 18:30. Jaiei amaiera emateko, txokolatea txurroekin, Artape tabernan.
Zarrabenta (Mendata)
Urriak 7
– 19:30. 42. Asto probak: Imanol Erleaga (Mendata), Iñigo Landaluze (Leioa) eta Juan Luis Irazola (Mallabia).
– 22:00. Makailao jana.
– 22:30. Erromeria Esteibar eta Obietagaz.
Urriak 8
– 12:00. Zelai meza, herriko koruak abestuta. Ondoren, Ajangizko Artxube dantza taldeak parte hartuko du. Egun osoan, trikitilariak.
– 18:30. Asto probak: Patiliku (Iurreta), Maiora Elkartea (Maume) eta Salvador Erleaga (Arratzu). Sariak: lehenengoarentzat, 310 euro, manta, garaikurra eta pentsu zakua; bigarrenarentzat, 300 euro eta pentsu zakua;?hirugarrenarentzat, 290 euro eta pentsu zakua;?laugarrenarentzat, 280 euro eta pentsu zakua; bosgarrenarentzat, 270 euro eta pentsu zakua; seigarrenarentzat, 260 euro eta pentsu zakua.
Oharra: Herriko lehenak sari berezia edukiko du.